Euskal doinuekin eta dantzekin hasiko da igandean XXI. Talde Talde

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 6a, 09:30

Iaz egindako saioaren irudi bat.

Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek irekiko dute aurtengo Taldez Talde saioa.

Etzi, igandea, hasiko dira XXI. Taldez talde emanaldiak. 12:30etik aurrera, euskal musika tresnen doinuek eta dantzek hartuko dute Kontzejupea. Bizkargi eskolako ikasleen saioa izango da lehena. Trikitilariak, pandero jotzaileak, txistulariak eta dantzariak ikusteko aukera izango da udaletxe azpian.

Igandekoa, ordea, ez da Taldez Talderen azken emanaldia izango, martxoan zehar beste bi saio izango baitira. Bigarren saioa martxoaren 15ean egingo dute; Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek parte hartuko dute. Hirugarren eta azken emanaldia, aldiz, martxoaren 29an izango da; Azkoitiko Udal Musika Bandak eta Bizkargi musika eskolako banda gazteak itxiko dute aurtengo Taldez Talde. Emanaldi guztiak Kontzejupean egingo dituzte, 12:30etik aurrera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide