Trafiko istripuen arriskuez sentsibilizatzeko aurkezpena egingo dute datorren asteartean, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 6a, 09:00
Duela bi urte Baztartxon egindako aurkezpen ekitaldia.

Hiru lagunek beren testigantza pertsonalak kontatuko dizkiete Xabier Munibe Ikastolako ikasleei asteartean, Baztartxo Antzokian.

Datorren asteartean, martxoak 10, Don´t be Dummy, zuk ez duzu ordezkorik bide-hezkuntza programa aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Baztartxo antzokian. 13:30ean hasiko da saioa, eta Xabier Munibe Ikastolako 240 ikaslek eta irakaslek parte hartuko dute. Kanpaina ibiltariaren helburua trafiko istripuak prebenitzea da.

Mikel Saldias udaltzainak, Ibon Errazu suhiltzaileak eta bizkarrezur-muineko lesioa duen Alaitz Arbillak hainbat testigantza pertsonal kontatuko dituzte aurkezpen ekitaldian. Asmoa gazteen barruak "mugitzea" da, eta aurreratu dutenez testigantzak "oso hunkigarriak" eta "inpaktu handikoak" dira.

Orain arte, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 43 udalerritan aurkeztu dute programa, 88 saiotan. Guztira 15 eta 20 urte bitarteko 21.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 77 lekukok beren esperientzia pertsonala kontatu dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide