Unidad Alavesa eta Arkada Social taldeen kontzertuak izango dira zapatuan, plazan

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 3a, 13:28

Herriko plazan eskainiko dituzte bi musika taldeek kontzertuak, 22:30etik aurrera.

Datorren zapatuan, martxoak 7, Unidad Alavesa eta Arkada Social musika taldeek kontzertuak izango dira, herriko plazan. 22:30ean hasiko da Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatutako lehen emanaldia.

Unidad Alavesa 2017. urtean sortu zen Ataunen (Gipuzkoa), eta urte berean kaleratu zuen lehen diskoa; bigarren bat ere argitaratu zuen urte batzuk beranduago. Country-folk-rock estiloko musika jotzen du musika taldeak. Unidad Alavesa taldeko kideak beste hainbat musikarirekin eta talderekin aritutakoak dira: Benito Lertxundi, Ancha es Castilla, Fiachras, Brigada Criminal, Bizardunak eta Los Zopilotes Criminal, besteak beste.

Arkada Social taldea, berriz, Arrasaten (Gipuzkoa) 1997an sortutako musika taldea da. Laukoteak osatzen du punk-rock estiloko taldea. Taldekideak, ordea, beste hainbat taldetan aritutakoak dira. Des-kontrol, Jukebox eta Cool Circus, besteak beste. Etenaldia izan zuen musika taldeak, eta desegin ere egin zen, baina 2008. urtean berriz itzuli zen agertokietara. Guztira zazpi disko argitaratu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide