Pentsio duinak eskatu dituzte beste astelehen batez

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 2a, 15:16

Dozenaka herritarrek pentsio duinak aldarrikatu dituzte beste behin Kontzejupean. Datorren astean ordu eta leku berean elkartuko dira. 

Asteleheneroko legez, gaur ere dozenaka herritar bildu dira Kontzejupean, Pentsio duinak orain karteltxoak eskuetan zituztela. Datorren astelehenean ere leku eta ordu berean bilduko dira erretiratuak eta pentsiodunak, eta herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide