Eneritz Arrieta Emakume Master Cup txapelketako finalerdietara sailkatu da

Maxixatzen.eus 2020ko mar. 2a, 10:36
Eneritz Arrieta.

Azkoitiarra Amaia Jakarekin ari da parte hartzen txapelketan, eta 18 eta 1 irabazi zuten Pasai Antxon (Gipuzkoa). Martxoaren 14an jokatuko dituzte finalerdiak, Elgoibarren.

Eneritz Arrieta pilotari azkoitiarra pilota goxoko Emakume Master Cup txapelketako finalerdietara sailkatu zen atzo, igandea, Pasai Antxon (Gipuzkoa). Amaia Jaka bikotearekin batera, 18 eta 1 menderatu zituzten Uxue Larrea eta Lierni Gartziarena.

Partida oso azkarra jokatu zuten lau pilotariek. Pilotari azkoitiarrak maila handia eman zuen Pasaian. Kolpe handiarekin eta defentsa sendoarekin, emankor aritu zen tantoak amaitzerako unean. Eneritz Arrietak eta Amaia Jakak Nagore eta Leire Galeano izango dituzte aurkari finalerdietan. Martxoaren 14an jokatuko dituzte finalaren atariko partidak, Elgoibarren (Gipuzkoa).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide