'Adú' eta 'Lur eta Amets' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 26a, 09:08

Lau egunez ikusi ahal izango da 'Adú' filma: ostiraletik astelehenera bitartean. 'Lur eta Amets' animaziozko filma, berriz, 17:00etan emango dute, igandean.

Bi film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxo antzokian: Adú eta Lur eta Amets. Ostiralean eta larunbatean, 22:00etan ikusi ahal izango da Adú filma, eta igandean 19:30ean eskainiko dute. Astelehenean, ikuslearen egunean, berriz, 20:00etan eskainiko dute. Migratzaileen gaia ardatz hartuta, testuinguru desberdinetan girotutako hiru istoriok bat egingo dute Salvador Calvok zuzendutako filman.

Ohi bezala, igande arratsaldean umeei zuzendutako filma emango dute, 17:00etan, eta aste honetan, euskarazko Lur eta Amets pelikula ikusi ahal izango da. Abenturaz abentura, Euskal Herriaren historian barrena bidaiatuko dute pertsonaiek animaziozko film horretan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide