Urola Bizirik taldeak Katuin erreka garbitzeko saioa antolatu du

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 24a, 15:16
Aingeru Guarda ermitaren ondotik igarotzen da Katuin erreka (Euskadi.eus)

Urola Bizirik natur taldea sortu dute hainbat lagunek, eta aurreneko pauso gisa, erreka garbiketa antolatu dute iganderako. Katuingo hondakin solidoak jasoko dituzte auzolanean, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte egitasmora.

Sortu berri den Urola Bizirik natur taldeak aurreneko egitasmoa antolatu du datorren iganderako, martxoaren 1a. Hain zuzen ere, Katuin erreka auzolanean garbitzeko saioa prestatu dute, eta hango hondakin solidoak jasoko dituzte. Horretarako, 09:30ean elkartuko dira Oteiza pilotalekuetan, eta handik joango dira Aingeru Guarda ermitaren inguruan dagoen Katuin errekara. Taldeak herritar oro gonbidatu du erreka garbiketara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide