Ekainean jokatuko den 3x3 Futbol Festan izena emateko epea, irekita

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 18a, 13:41
Iazko Futbol Festaren irudietako bat.

3x3 Futbol Festan izena emateko azken eguna maiatzaren 15a izango da. Ekainaren 26tik 28ra bitartean jokatuko dituzte futbol partidak, herriko plazan.

Azpeitia Cup-ek Azkoitian jokatuko den 3x3 Futbol Festarako izen ematea ireki du. Aurten, ekainaren 26tik 28ra bitartean jokatuko dituzte futbol partidak Azkoitiko plazan. Azken urteetan bezala Urola Kostako neska-mutilek —Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Zestoa, Zumaia, Getaria eta Zarautz— eman ahalko dute izena. Izen ematea zabalik izango da maiatzaren 15era bitartean, eta 5 urtetik 12 urtera bitarteko haurrek eman ahalko dute izena, 2008tik 2015 urteetan jaiotakoak barne.

Futbol Festan parte hartu nahi duenak Azpeitia Cup txapelketaren webgunean, edota Azkoitiko Plaza Berri Sport eta Ñam-ñam dendetan eta Azpeitiko Ufito dendan egongo diren izen-emate orrietan eman dezake izena. Izena ematen duen jokalari bakoitzak hamabi euro ordaindu beharko du.

Talde bakoitzak lau edo bost jokalariz osatutakoak izan beharko du. Halaber, azaldu dutenez, antolakuntza arduratuko da talderik ez duen jokalariekin taldea osatzeaz. Partida bakoitza hamar minutukoak izango da, atsedenik gabe. Izena ematen duen jokalari bakoitzak txapelketako kamiseta eta domina jasoko ditu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide