Gaztanenea Formakuntza Zentroko arkua eta malda txukuntzen ari da Udala

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 17a, 09:42

Hainbat konponketa ari da egiten Udala Gaztanenea Formakuntza Zentroan. Batetik, eraikinaren kanpoko arkua konpontzen ari dira, eta bestetik, eraikinera sartzeko maldan aluminiozko pletinak jarriko dituzte jendea ez irristatzeko. 

Gaztanenea Formakuntza Zentroko irisgarritasuna eta itxura hobetzeko lanak egiten dihardu Azkoitiko Udalak. Gaur, astelehena, eraikinaren kanpoaldeko arkua konpontzen ari dira; horrez gain, Udalak adierazi duenez, eraikinera sartzeko maldan aluminiozko pletinak ere jarriko dituzte, jendeak irrist egin ez dezan. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide