Iosu Beitia, Gipuzkoako Automobilismo Txapelketako saridun

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 11a, 15:03
Iosu Beitia saria jasotzen. (Gipuzkoako Automobilismo Federazioa)

Gipuzkoako Automobilismo Federazioak 2019ko sariak banatu zituen atzo, astelehena, Donostian, eta saridunen artean dago Iosu Beitia Azkoitiko bizilaguna.

Iosu Beitia Azkoitiko bizilaguna saridun izan da Gipuzkoako Automobilismo Txapelketan. Joan den zapatuan banatu zituen 2019ko sariak Gipuzkoako Automobilismo Federazioak, Donostiako Xanti jatetxean, eta han jaso zuen Beitiak garaikurra. Hain zuzen ere, mendiko probetako eserleku bakarreko kategorian bigarren postua erdietsi du Azkoitiko bizilagunak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide