Oinarrizko gitarra ikastaroa eskainiko du Urtzi Azkuek

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 11a, 09:15

Martxoaren 5ean hasi eta ekainaren 25era bitartean gitarra ikastaroa eskainiko dute ostegunero, Elkargunean.

Urtzi Azkue irakaslearen eskutik, gitarra ikastaroa egingo dute Elkargunean. Martxoaren 5ean, osteguna, egingo dute lehen saioa. Ekainaren 25era arte, ostegunero, 19:00etatik 20:30era, hamalau saio egingo dituzte; ekainaren 25ekoa izango da ikastaroko azken saioa.

Ikastaroan parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea, eta otsailaren 28an jarri dute epe muga. Antolatzaileek jakinarazi dute, gainera, ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izango dela norberak bere gitarra eramatea. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide