Howdy taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Latz tabernan

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 11a, 09:30
Howdy taldeko kideak emanaldi batean.

Howdy talde donostiarraren kontzertua izango da ostiralean, hilak 14, Latz tabernan. 22:30ean izango da emanaldia.

Country eta folk musika estiloak uztartzen dituen Howdy taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 14, Latz tabernan; 22:30ean hasiko da emanaldia. 2012. urtean hasi zuen musika ibilbidea talde donostiarrak, eta honako hauek osatzen dute taldea: Jon Arzelusek (kontrabaxua), Julio Gallok (tronboia), Landom Cothanek (gitarra), Susana Hun Hwanek (bibolina), Jon Antonek (gitarra) eta Gorka Arranzek (mandolina eta baxua).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide