Isatsleku eta Furgojana proiektuentzat izan da I. Ekintzaile Saria

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 10a, 09:40
Isatsleku proiektuko kideek eskuratu dute I. Ekintzaile Saria. (Izarraitz Lanbide Heziketa)

Izarraitz Lanbide Heziketak I. Ekintzaile Saria banatu du. Isatsleku proiektuak irabazi du lehen saria eta Furgojana proiektuak bigarrena.

Joan zen astean I. Ekintzaile Saria banatu zuen Izarraitz Lanbide Heziketak. Isatsleku negozio proiektuak erdietsi du Herrixen, Bertan eta Zestuan merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 300 euroko lehen saria. Bigarren saria, aldiz, Furgojana proiektuarentzat izan da; denda horietan gastatzeko 150 euroko bonoa eskuratu dute horiek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide