Eneritz Arrietak Emakumea Pilotari Txapelketaren finala jokatuko du

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 9a, 11:50
Eneritz Arrieta, 2019ko Kontzejupeko finaleko garaikurrarekin.

Azkoitiarrak eta Maddi Mendizabalek ostiralean lortu zuten lehen mailako finalerako txartela, Alegian, Maider Mendizabali eta Alaitz Badiolari 22-19 irabazita.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Emakume Pilotari Txapelketaren bigarren edizioko finala jokatuko du Eneritz Arrieta azkoitiarrak. Hain zuzen ere, lehen mailako lehiaren txapelaren bila jokatuko du Arrietak, Maddi Mendizabalekin bikotea osatuta. Ostiralean lortu zuten lehen mailako finalerako txartela, Alegian, Maider Mendizabali eta Alaitz Badiolari 22-19 irabazita.

Patri Espinar eta Nora Mendizabal izango dira Arrietaren eta Maddi Mendizabalen aurkariak finalean. Eguna eta ordua zehazteke, Zestoan jokatuko dituzte eskuz binakako txapelketaren bi finalak, datorren astean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide