Karnabalak 2020

Nondik eskuratzen duzu karnabaletako mozorroa?

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 7a, 14:45

Maxixatzenek inkesta berri bat jarri du martxan webgunean: 'nondik eskuratzen duzu karnabaletako mozorroa?'

Hilabete batzuk lehenago hasten dira batzuk karnabaletako mozorroa lortzeko lanetan, eta beste zenbaitek, egunean bertan erabakitzen dute zertaz jantzi. Karnabaletarako bi aste falta diren honetan, Maxixatzenek karnabalei loturiko inkesta berri bat jarri du martxan webgunean. Nondik eskuratzen duzu karnabaletako mozorroa? Honako lotura honetan eman daiteke botoa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide