Internet bidezko aurretiazko hitzorduak nola egin azaldu du Azkoitiko anbulatorioak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 8a, 09:00

Aukera dago erizainekin zein medikuekin hitzordu presentziala zein telefono bidezkoa egiteko.

Azkoitiko osasun etxeak hainbat azalpen eman du Internet bidezko aurretiazko hitzorduak hartzeko. Txanda hartzeko nahitaezkoa da osasun txartelaren zenbakia eta jaiotza-data zehaztea. Hona hemen aurretiazko txanda hartzeko urratsak:

Interneta duen gailua eta osasun txartela behar dira soilik. Mugikorren bitartez ere badago sartzeko aukera Osakidetzaren app-a deskargatuta (Android eta iOS).

    • Identifikatzeko, norbere ziurtagiri digitala edo osasun txarteleko datuak erabili behar dira.Txartel elektronikoa bai, baina irakurgailurik ez baduzu, norbere datuak erebiliz ere identifika daiteke. Txartelaren zenbakia izenaren gainean dagoena da (8 zenbaki)

Identifikatu ondoren, hitzordu bat eskatzeko edo eskatutakoa kontsultatzeko aukera dago; hitzorduaren kodea eskura izanez gero, gainera, hitzordua ezeztatzeko aukera dago.

Urratsak:

  1. Lehen urratsa: hitzordurako nahi den profesional sanitarioa aukeratu behar da gero. Irakurri arretaz jakiteko zein den profesional egokiena.
  2. Bigarren urratsa: hitzordu presentziala edo telefono bidezko kontsulta nahi den hautatu (profesionalek bakoitzak adierazitako telefono zenbakira deituko dute)
  3. Hirugarren urratsa: kontsulta zein egunetan nahi den aukeratu.
  4. Laugarren urratsa: Aukeren artean dauden egun eta orduen artean hautatu hitzordua.
  5. Azken urratsa: hitzordua baieztatu ondoren, informazioa agertuko da. Garrantzitsua da hitzorduaren kodea apuntatzea, Internet bidez kontsulta egin ahal izatekoedo hitzordua bertan behera uzteko.

Prozesuan arazoak izanez gero, osarean.laguntzateknikoa@osakidetza.net helbide elektronikoarekin jarri harremanetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide