Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 6a, 13:15
Tta-kun tabernan eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble elkarteko tabernariek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Atraskua: txanpinoiak eta urdaiazpikoa txakarekin.

Dean: patata tortilla, gisatua eta txanpinoiak.

Etxe Aitz: patata tortilla eta berenjena hirugiharrarekin.

Galipan: pizza, frijituak eta urdaiazpikoa antxoarekin.

Koxka: albondigak eta arrautza bexamelarekin.

Latz: txistorraren nahaskia, arrain pastela eta etxean egindako bakailaozko piper beteak.

Tta-kun: patata minak eta cachopo-a.

Zurt: atun tortilla eta arrautza bexamelarekin.

 

Oharra: Gainerako tabernek ez dute jakinarazi zer pintxo dastatu ahal izango diren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide