Ro eta Lisabö taldeek kontzertuak eskaini dituzte Matadeixen

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 6a, 09:29

Ro eta Lisabö taldeek joan den zapatuan eskaini zituzten kontzertuak.

Joan den zapatuan, otsailak 1, kontzertuak eskaini zituzten Ro eta Lisabö musika taldeek, Matadeixen. Lisabö 1998an Irunen (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da, hardcore eta post-rock generoan murgiltzen da. Ro musika taldea, berriz, Azkoitiko eta Azpeitiko musikariek osatzen dute. Rock instrumentala eta post-rocka dira nagusi beraien doinuetan. Ainhoa Beristainek atera zituen argazkiak bi musika taldeen kontzertuetan.

Argazkiak: Ainhoa Beristain

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide