Euskadiko Esnearen Ligako bilera egingo dute zapatuan

Zapatuan, hilak 8, egingo dute Euskadiko Esnearen Ligako urteko bigarren bilera, Kultur Etxean. Edoskitzean interesa duen edonork izango du bertan parte hartzeko aukera.

Euskadiko Esnearen Ligako urteko bigarren bilera egingo du zapatuan, hilak 8. Kultur Etxeko 3. solairuan izango da hitzordua, 10:00etan hasita. Haur jaioberria nahiz koxkortua dutenek, haurdun daudenek zein edoskitzean interesa dutenek parte hartu dezakete bileran. Gaiaren inguruko informazio gehiago behar duenak honako lotura honetan aurki dezake edo 660 653 417 telefonora deituta.

Hona hemen 2020ko Euskadiko Esnearen Ligako bilerak:

  • Otsailak 8, zapatua. 10:00etan.
  • Martxoak 14, zapatua. 10:00etan.
  • Apirilak 18, zapatua. 10:00etan.
  • Maiatzak 16, zapatua. 10:00etan.
  • Ekainak 13, zapatua. 10:00etan.

(Oharra: bilera guztiak Kultur Etxeko 3. solairuan egingo dira)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide