Zazpi Kurutze antolatzen laguntzeko prest dauden herritarrak bilerara gonbidatu ditu Anaitasuna mendi bazkunak

Maxixatzen.eus 2020ko ots. 3a, 09:18

Mendi martxa antolatzeko talde berria osatu dute, eta bihar, asteartea, antolaketari buruz hitz egiteko bilera egingo dute antolaketan laguntzeko prest egon daitezkeen herritarrekin.

Zazpi Kurutzeko mendi martxaren antolatzaileek erreleboa eman dute aurten eta herriko sei gaztek osatutako talde berri bat eratu da mendi martxaren antolaketari jarraipena emateko asmoz.

Antolaketan parte hartzeko edo laguntza emateko prest dagoen edonor gonbidatu nahi dute bihar, otsailak 4, Kultur Etxeko Anaitasuna Mendi Bazkunako lokalean 21:00etan egingo duten bilerara. Informazio gehiago jasotzeko, anaitasunamb@hotmail.com helbide elektronikora idazteko eskatu dute antolatzaileek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide