Herrixen merkatari elkarteko Zuzendaritza Batzordea osteguneko grebara batu da

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 28a, 10:33

Etzi, osteguna, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrera batu da Herrixen merkatari elkarteko Zuzendaritza Batzordea, eta elkarteko bazkideak eta Azkoitiko saltokiak greba egitera animatu dituzte.

Azkoitiko hainbat eragile, sindikal, elkarte nahiz norbanakok greba egingo du etzi, osteguna, eta Herrixen merkatari elkarteko Zuzendaritza Batzordea ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba deialdira batu da. Zuzendaritza Batzordeak adierazi duenez, grebako aldarrikapen ugarik "bertako merkataritza sektorearen eskaerekin" bat egiten dute. Hori dela eta, elkarteko bazkideei eta Azkoitiko saltokiei grebarekin bat egin dezatela "gomendatu" die Zuzendaritza Batzordeak, baina "azken hitza" saltoki bakoitzak izango duela nabarmendu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide