Añares Rioja ISBk garaipena lortu du Cortegadaren aurka

Añares Rioja ISB taldekoen artxiboko irudi bat.

Azkoitiko eta Azpeitiko taldea 86 eta 71 nagusitu zen zapatuan, Azpeitiko kiroldegian jokatutako partidan. Lehen bi laurdenak oso estuak izan ziren, baina hirugarrenengoan eta laugarrengoan markagailuan aldea ateratzea lortu zuen Añares Rioja ISBk. ISBko nesken taldeko saskiratzaile onena Jessica Fequiere izan zen.

Añares Rioja ISBk beste garaipen bat lortu du Emakumeen Bigarren Ligan; izan ere, zapatuan jokatu zuten denboraldiko hamabosgarren jardunaldia Cortegadaren kontra, eta 86 eta 71 nagusitu zen etxeko taldea. Azpeitiko kiroldegian jokatu zuten norgehiagoka bi taldeek. Lehen bi laurdenak oso estuak izan ziren, baina hirugarrenengoan eta laugarrengoan markagailuan aldea ateratzea lortu zuen Añares Rioja ISBk. Eta hamabost puntuko aldearekin bukatu zen partida, ISBren alde. Jessica Fequiere izan zen neurketako saskiratzaile onena; hain zuzen ere, 28 puntu batu zituen. Larunbateko garaipena tarteko, sailkapeneko erdiko postuak baino zertxobai atzerako, bederatzigarren, da Añares Rioja ISB. Hurrengo jardunaldia Leganesen (Madril) jokatuko dute ISBko neskek, Laboratorios Ynsadiet Leganes taldearen kontra.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide