Urtarrilaren 30eko greba prestatzeko bilera egingo dute ostiralean

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 22a, 10:01

Greba Batzordeak prentsaurrekoa emango du lehenik Elkargunean, eta ondoren egingo dute bilera irekia.

Urtarrilaren 30ean izango den greba eguna prestatzen jarraitzeko, Greba Batzordeak bilera egingo du datorren ostiralean, urtarrilak 24. 18:00etan prentsaurrekoa emango dute batzordeko kideek Elkargunean, eta amaitu bezain laster bilera irekia egingo dute; herritar orok izango du han parte hartzeko aukera.

Euskal Herriko Gutun Sozialak greba orokorra antolatu du urtarrilaren 30erako lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide