Asteroko protesta egin dute pentsiodunek eguerdian

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 20a, 12:30

Astelehenero bezala, pentsio duinak aldarrikatu dituzte hainbat pentsiodunek, herriko plazan.

Beste astelehen batez, herriko pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, herriko plazan. Ohi bezala, dozenaka erretiratu elkartu dira Pentsio duinen alde karteltxoak eskuetan zituztela, eta KPIaren araberako pentsioak aldarrikatu dituzte. Datorren astelehenean, leku eta ordu berean elkartuko dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide