Jaso daitezke Anaitasuna mendi bazkunaren 2020rako mendiko federatu txartelak

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 18a, 09:00
Aurten Zazpi Kurutze mendi martxa egingo dute. (Argazkia: Anaitasuna M.B.)

Txartelean hainbat aldaketa egin ditu federazioak. Hori dela eta, mendi bazkunak dei egin die bazkideei txartela jasotzeko.

Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi duenez, dagoeneko jaso daitezke 2020rako euskal mendizale federazioaren txartelak. 

Mendiko federatu txartelak Gurea pilotalekuan jaso behar dira, astelehen arratsaldetik aurrera. Mendi bazkunak azaldu duenez, garrantzitsua da federatu bakoitzak bere txartela jasotzea, txartelean hainbat aldaketa egin baitituzte aurten. Besteak beste, aldaketak izan dira aseguruan eta telefono zenbakian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide