Oteiza pilota elkarteko arduraduna

Alex Juaristi: "Pilotan ere ibilbide bat egin daitekeela sinetsarazi nahi diegu gazteei"

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 15a, 09:26

Azkoitiko Oteiza pilota elkarteko arduraduna da Alex Juaristi. XLVI. Atano III.a Pilota Txapelketa antolatzen dabil azkoitiarra, buru-belarri.

Zenbat ikasle dituzue Oteiza pilota eskolan?

Elkartearen ardura hartu genuenetik inoiz iritsi ez garen ikasle kopurura iritsi gara. Guztira, 104 pilotari ditugu gaur egun taldean, eta horietatik zazpi dira neskak.

Laster jarriko duzue martxan XLVI. Atano III.a Pilota Txapelketa.

Hala da. Izena emateko epea zabalik izango da urtarrilaren 24ra arte. Lehian pilotari kopuru polita izango dela iruditzen zaigu, jende asko ari baita izena ematen.

Berrikuntzarik izango al da aurtengoan?

Iaz egindako aldaketei jarraipena emango diegu. Batetik, pilotari guztiek zuriz jantzita jokatuko dituzte partidak. Eta bestetik, gazteek partida bat baino gehiago jokatuko dituzte, bat jokatu eta kalera joan beharrik izan gabe. Bestalde, buruz burukoan kantxako bakardadeari erantzutea ez da izaten erraza. Pilota oinarri hartuta umeek egoera horri aurre egiten ikastea ere bada asmoetako bat.

Ez da urtean zehar antolatzen duzuen txapelketa bakarra.

Herri mailako hiru txapelketa antolatzen ditugu: Kontzejupeko Txapelketa, Atano III.a Pilota Txapelketa eta Azkoitiko Txikito Txapelketa.

Urola Kostako Hitzan argitaratutako elkarrizketa. Jarraitu irakurtzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide