Jaso dute saria Herrixen elkartearen Gabonetako zozketaren irabazleek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 13a, 13:00
Anuxka Palomar, Avia gasolindegian. (Argazkiak: Herrixen elkartea)

Anuxka Palomarrek, Izaskun Izagirrek eta Ainhoa Unanuek irabazi dute Herrixen elkartearen 500 euroko saria.

Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak Gabonetan zozkatutako hiru sariek badituzte irabazleak. Elkarteak herriko dendetan gastatzeko 500 euroko bonuak zozkatu zituen joan den astean, eta gaur banatu ditu sariak. Avia gasolindegian Anuxka Palomarrek jaso du 8.638 zenbakiari zegokion saria; Izaskun Izagirrek Mari fruta dendan jaso du 7.882 zenbakiaren saria; Liroa fisioterapia zentrokoa Ainhoa Unanuek irabazi du 4.860 zenbakiarekin.

Ainhoa Unanue, ezkerrean, Liroa zentroko arduradunarekin.

Izaskun Izagirre, eskuinean, Mari fruta dendan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide