Izarraitz Lanbide Heziketa bisitatu dute Eusko Jaurlaritzako eta Tknikako ordezkariek

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 10a, 14:57
Bisita egin duten hiru ordezkariak, Izarraitz Lanbide Heziketako ordezkariekin. (Argazkia: Izarraitz)

Izarraitz Lanbide Heziketa bisitatu dute Eusko Jaurlaritzako Jorge Arevalok eta Nicolas Sagarzazuk eta Tknika Ikerketa zentroko Marijo Barriolak.

Eusko Jaurlaritzako eta Tknikako ordezkarien bisita izan dute gaur, ostirala, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketaren egoitzan. Bisitan parte hartu dute Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren sailburuordeak, Nicolas Sagarzazu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Plangintza eta Antolakuntza zuzendariak eta Marijo Barriola Tknika Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Zentroko Biozientziak eta Jasangarritasun arloko koordinatzaileak.

Izarraitz Lanbide Heziketaren etapa berriaren inguruko azalpenak entzun eta eskualdera begira eskolak eskuartean dituen erronkak ezagutu dituzte Eduardo Sudupe zuzendariaren eskutik. Azkoitiko egoitza ere ezagutu dute barrutik hiru ordezkariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide