Eba Sudupe da abenduko Zakelmariren irabazlea

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 10a, 09:30
Eba Sudupe sariarekin.

Eba Sudupe izan da Maxixatzen aldizkariaren abenduko alean Zakelmari topatu duen bazkideetako bat. Ogi Berri okindegiko errege opila eskuratu zuen Sudupek.

Abenduko Maxixatzen aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 6. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Eba Sudupek irabazi du Ogi Berri okindegiaren errege opila. Datorren hilean, Herrixen merkatari elkartearen 50 euroko txekea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo maxixatzen@maxixatzen.eus helbide elektronikora.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide