21 orduz, Holz und Blech

Maxixatzen.eus 2020ko urt. 8a, 11:58
Iaz jaialdian parte hartu zuten lagunak, Joseba jatetxean. (Argazkia: Holz und Blech)

Zapatu eguerditik igande goizera bitartean, 21 orduz egingo dute Zuhaitz Urain 'Zizu' zena omentzeko jaialdia.

Datorren zapatuan hasi eta igande goizera bitartean ospatuko dute Holz und Blech musika elektronikoaren jaialdia Azkoitian eta Azpeitian. Zuhaitz Urain Zizu zenaren omenez antolatu ohi dute jaialdia, azkoitiarra musika elektronikoaren sustatzaile handienetakoa izan baitzen Azkoitian.

Zapatu eguerdian hasi eta igande goizera bitartean, etenik gabe entzungo da musika elektronikoa jaialdian. Aurten lehen aldiz, 21 orduz jarraian jarriko dute musika. Guztira, hemeretzi musika jartzailek parte hartuko dute jaialdian.

Zapatuan 12:00etan hasiko dute musika jaialdia Dean eta Zakela tabernen aurreko atarian. Elektropeña musika jartzaileak irekiko du Holz und Blech. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute 80 lagun inguruk Joseba jatetxean; aurten, luntx bazkaria egingo dute, eta bazkaltzen duten bitartean Ibailo, Depression eta Xugua DJek musika jarriko dute.

17:00etatik 22:00etara bitartean, Matadeixen izango dira Galiano eta Hamid musika jartzaileak eta handik Zakela, Dean eta Txalintxo Azkoitiko tabernetara egingo du jauzia festak. Dean tabernan arituko dira Josu Aranburu, Juantxi eta Anartz DJak; Zakela tabernan Krakobia, Nuria eta Balza; eta Txalintxo tabernan Loreak, Drymouth, Piek eta Alexander Loop. Jaialdiari amaiera Inox diskotekan emango diote, Beba, Panda eta J.C aka Kasper musika jartzaileekin. Jaialdiaren lehen edizioan Inoxen amaitu zuten festa, eta aurtengorako hori berreskuratzea erabaki dute antolatzaileek.

Aurten lehen aldiz errifa bat ere egin dute jaialdiaren antolatzaileek. Zapatuan bertan zozkatuko dute zenbaki irabazlea, eta sarituek lau lagunentzako mariskada irabaziko dute.

Egitaraua:

  • 12:00, jaialdiaren hasiera Azkoitiko plazan.
  • 14:00, bazkaria Joseba jatetxean.
  • 17:00-22:00, DJak Matadeixen.
  • 22:00-tabernak itxi arte, DJak Dean, Zakela eta Txalintxo tabernetan.
  • 06:00-09:00, DJak Inoxen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide