Zein da 'tarratx' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzenek, Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, Azkoitiko hitz bat argitaratzen du astero. Joan zen ostiralean 'kepixe' Azkoitiko hitza erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'tarratx' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Tarratx hitzak narratsa esan nahi du. Adibidez, honako modu honetan erabil daiteke:

Azkoitiko hizkeran: «Tarratxa zea ba! Nik eztakitt lurrin bueltaka ibiltze al tzean, eo ze!».

Euskara batuan: «Narratsa zara gero! Nik ez dakit lurrean bueltaka ibiltzen zaren edo zer!».

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide