Gorka Larrañagaren 'Eskuaskotarikoa' erakusketa, urtarrilaren 6ra arte zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 27a, 10:16

Joan zen astean zabaldu zuen Gorka Larrañaga irudigileak Eskuaskotarikoa erakusketa Torrezuri aretoan, eta urtarrilaren 6ra bitartean egongo da zabalik. Azkoitiarraren askotariko lanak ikus daitezke erakusketan.

Gorka Larrañaga azkoitiarrak erakusketa berria zabaldu zuen joan zen astean, eta urtarrilaren 6ra bitartean haren artelanak ikusteko aukera izango da Torrezuri aretoan. Astelehenetik ostegunera 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa; ostiraletan eta zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Azkoitiarraren askotariko lanak daude ikusgai erakusketan; esaterako, hainbat margolan eta eskultura.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide