2020ko udal aurrekontuak izango dituzte hizpide bihar ezohiko udalbatzarrean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 26a, 18:29

Bihar, abenduak 27, Udalaren ezohiko osoko bilkura egingo dute udal ordezkariek, udaletxeko bilkura areto nagusian; 19:00etan hasita, hainbat gai landuko dute, eta 2020ko udal aurrekontuak bozkatuko dituzte.

Hainbat gai landuko dute bihar, ostirala, Udaleko ezohiko osoko bilkuran. Urteko azken udalbatzarra izango da, eta besteak beste, 2020ko udal aurrekontuak bozkatuko dituzte. Hona hemen biharko gai zerrenda:

  • 2020 ekitaldirako Azkoitiko Udala, San Jose Egoitza, Zubiaurre-Elkargune Institutua, Azkoitia Lantzen, S.A.-ren aurrekontua eta Aurrekontu Kontsolidatuaren hasierako onespena.
  • 2020 ekitaldirako Azkoitiko Udalaren langileen plantila eta Lanpostuen Zerrendaren hasierako onespena.

  • 2020-2022 Azkoitiko Udalaren Plan Estrategikoaren hasierako onespena.

  • 2020 ekitaldirako Aurrekontua exekutatzeko Udal Arauan Kontuhartze mugatua ezartzearen hasierako onespena.

  • Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 7 zenbakidun espedientearen onespena.

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Azkoitiko Udalaren arteko hitzarmena onestea, mendekotasun prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten herritarrek jasotako zaintzaren kalitatearen aldiko jarraipena egiteko.
  • 2020-2024 Azkoitiko Adikzioen Prebentzio Komunitarioko Udal Planaren onespena.
  • 2020-2023 Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren onespena.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide