Azkoitia BHIk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 19a, 12:37

Bederatzi ikastetxe publikok jaso zuten Kudeaketa Aurreratuaren diploma, horien artean Azkoitia BHIk.

Azkoitia BHIk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso zuen atzo, asteazkena, Gasteizko Europa jauregian. Eusko Jaurlaritzak banatzen dizkie diploma horiek kudeaketa aurreratuaren bidean lanean ari diren enpresei eta erakundeei, Euskalit bikaintasunerako euskal fundazioaren eskutik. Atzokoan beste hainbat erakunderekin eta enpresarekin batera jaso zuen aitortza Azkoitia BHIk. Kudeaketaren kalitatea eta Kalitatea Hezkuntzan egitasmoaren baitan, ikastetxeek emandako urratsekekin bete diren lehen helburuen aitortza izan da saria Azkoitia BHIrentzat.

Euskaliten helburua da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakunde aurreratuenak identifikatzea, sare sozioekonomikoa kudeaketa aurreratua lehiakortasunaren "funtsezko elementu" gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakundeen emaitzak hobetzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide