Bizkargi musika eskolako ikasleek Gabonen atariko emanaldia eskainiko dute etzi

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 18a, 09:43

Klarinete ikasleek eta banda gazteko kideek eskainiko dute emanaldia, 18:30ean hasita, Elkarguneko areto nagusian.

Etzi, ostirala, Bizkargi musika eskolako ikasleek Gabonen atariko kontzertu berezia eskainiko dute. Hain zuzen ere, ikasturteko lehen hiruhilekoan ikasitakoa erakutsiko dute klarinete ikasleek eta banda gazteko kideek, Gorka Errezilen gidaritzapean. Gabonetako doinuak eskainiko dituzte batez ere, baina bestelakorik ere entzun ahal izango da. Kontzertua 18:30ean hasiko da, Elkarguneko areto handian.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide