Otarre banaketa eta erakusleihoen sari banaketa egingo ditu ostiralean Herrixen elkarteak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 18a, 11:02
2018an egindako erakusleiho lehiaketako irudia.

Ostiralean, 20:30ean hasiko da Herrixen elkartearen otarreen zozketa eta banaketa, eta ondoren emango dituzte erakusleiho onenaren sariak.

Ostiralean, abenduak 20, Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo du, Etxebeltz eraikinean. 20:30ean hasiko da XXIII. Erakusleiho Lehiaketa eta epaimahaiak hiru sari emango ditu. Lehen erakusleiho sarituak 350 euroko bonua jasoko du, bigarren sariak 250 eurokoa eta hirugarrenak 150 eurokoa. Sari horiez gain, Herritarren Saria ere banatuko dute. Herritarrek botoa emateko aukera izan dute udaletxeko harreran eta Elkargunean jarri diren kutxetan, eta emaitzak ostiralean jakinaraziko dituzte. Herritarren saria 150 euroko bonua izango da. Sare sozialetan ere mugitu da elkartea aurten gazteen artean, eta boto gehien eskuratzen duen erakusleihoak Herrixen elkarteak emandako otarra irabaziko du. Botoa eman duten herritarrek, berriz, 50 euroko bonua irabaziko dute. 

Erakusleihoaren aurkezpenari, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakusteari eta Gabonetako giroa emateari eman dio garrantzia epaimahaiak. Udaleko ordezkariek, Herrixen elkarteko kideek eta aditu batek osatu dute epaimahaia. Egunez zein gauez aztertu dituzte herriko denden erakusleihoak.

Otarren zozketa

Erakusleiho lehiaketaz gain, hogei otarre zozkatu eta banatuko ditu, Etxebeltz eraikinean. Abenduaren 7tik ostiralera bitartean Azkoitia Txartelarekin herriko dendetan ordainketak egiten dituzten herritarren artean zozketatuko dituzte otarrak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide