'Frozen II' eta 'Midway' filmak ikusgai asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 18a, 09:14

'Frozen II' filmeko irudia. (Irudia: Filmmafinity)

Ostiralean eta astelehenean ez da film emanaldirik izango Baztartxo antzokian, Soul Teller taldearen kontzertuagatik eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldiagatik.

Frozen II eta Midway filmak eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxo antzokian. Frozen II haurrentzako filma zapatuan 22:00etan eta igandean 17:00etan eskainiko dute. Zapatuko emanaldia ikusteko sarrera bost eurokoa izango da eta igandeko emanaldikoa, beti bezala, hiru eurokoa. Midway helduentzako filma, aldiz, igandean 19:30ean emango dute. 

Ostiralean ez da film emanaldirik izango. Soul Teller taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etatik aurrera, Baztartxon. Astelehenean, abenduak 23, ere ez da film emanaldirik izango, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Bizi dantza ikuskizuna dela-eta. 16:00etan eta 18:30ean izango dira bi emanaldiak. Pailazoen ikuskizunean, gainera, Bizkargi eskolako 40 dantzarik parte hartuko dute

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide