Herrixen elkarteak Gabonetako spota aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 17a, 14:44

Gabonekin lotutako bideoa aurkeztu du Azkoitiko merkatari elkarteak.

Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak Gabonetako spota aurkeztu du gaur, asteartea. Sare sozialen bitartez zabaldu du spota. Irudietan Azkoitiko hainbat lagun ezagun ikus daiteke. Besteak beste, Jon Unanue Dukie arraunlaria, Jone Zabaleta korrikalaria, Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolaria, Jon Unanue Goenatxo III.a harri jasotzailea, Intza Lizarazu saskibaloi jokalaria, Ander Idoeta udaleko langilea, Igor Zubeldia futbol jokalaria, Ana Azkoitia zinegotzia eta Xabier Oroz saskibaloi jokalaria agertzen dira bideoan. Bideoari ahotsa Juan Bautista Mendizabalek jarri dio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide