Egoitza Kalera taldearen gutuna: "Oraindik itxaropentsu"

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 17a, 09:37

Egoitza Kalera taldeak honako gutun hau bidali dio Maxixatzeni:

Iritsi da urtearen amaiera eta gustura esango genuke herritar bezala udaletxeko ordezkariei egindako eskaera aurrerapausoak ematen hasia dela, baina ez da horrelakorik gertatu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria den Maite Peñarekin udazkenean bilera bat egingo genuela agindu ziguten. Udan emandako agindua izan zen; oraindik bilera horren zain gaude. Emandako hitza betetzea dagokiela iruditzen zaigu. Itxaropenez eta ilusioz, idatzi honen bidez udaletxeko eta Aldundiko Olentzerori berriro ere eskari berdina egin nahi diogu: egoitza herrian integratua izatea.

Ea 2020. urtea aurtengoa baino oparoagoa izaten den eta gure nahia betetzen hasten den. Ekarriko!

Gabon onak izan eta urte berri on herritar guztioi!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide