Lehen sorospen ikastaroa eskainiko du Gurutze Gorriak

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 16a, 13:03

Azkoitiko Gurutze Gorriak eskainiko du ikastaroa. (Argazkia: Gurutze Gorria)

Abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean eskainiko du ikastaroa Gurutze Gorriak. 

Azkoitiko Gurutze Gorriak lehen sorospen ikastaroa eskainiko du abenduaren 23tik urtarrilaren 5era bitartean. 40 orduko ikastaroa emango dute Azkoitiko Berdura Pazan. Egutegia zehazteko dute oraindik, baina ikastaroaren saioak 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara izango direla aurreratu dute Gurutze Gorriko kideek. Izena emateko epea zabalduta dago. 607 512 657 telefono zenbakian edota azkoitia.heziketa@cruzroja.es helbide elektronikoan eman daiteke ikastarorako izena 125 euro ordainduta.

Bilera, asteazkenean

Aurrez, ordea, interesatuta agertu den gazte talde batekin eta interesatuta egon daitezkeen gainerako herritarrekin bilera egingo du Gurutze Gorriak. Bilera datorren asteazkenean, abenduak 18, egingo dute Berdura Plazan, 20:00etan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide