'Death Cafe' saioa egingo dute astelehenean Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 15a, 13:52

Bihar, abenduak 16, Death Cafe saioa egingo dute Elkargunean, 18:00etan hasita. Bertan, heriotzaren gaia landuko dute. 

Bihar, astelehena, Death Cafe jardunaldia egingo dute 18:00etan, Elkarguneko Altzibar aretoan. Bernard Cretazz soziologo eta antropologoaren lanean oinarrituta Jon Underwoodek sortutako ideia da Death Cafe. Jardunaldiaren helburua da heriotzaz hitz egiteko gune bat sortzea, kafearen bueltan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide