Gabonetan ordutegi aldaketak izango dituzte autobus zerbitzuek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 14a, 12:30

Autobus zerbitzuen ordutegi aldaketak izango dira Gabonetan. Abenduaren 24an eta 31n zerbitzu bereziak egongo dira iluntzetik aurrera.

Gabonak direla eta, autobus zerbitzuetan hainbat aldaketa izango da. Azkoitia eta Zestoa artean autobus zerbitzu bereziak izango dira abenduaren 24an eta 31n, Azpeitian geldialdia eginez. 01:00etik 07:00etara bitartean, orduro aterako da autobusa Azkoititik. Zestoatik berriz, 01:20, 02:20, 03:20, 04:20, 05:20, 06:20 eta 07:20an aterako dira autobusak.

Bestalde, autobusen azken zerbitzuak aldatu dituzte abenduaren 24an eta 31n; abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko zerbitzu batzuk, berriz, ezeztatu egin dituzte. Honako taula honetan ikus daiteke:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide