Haizetearen ondorioz, mendiko hainbat errepide itxita egon dira

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 12:56

Azkarateko bide zaharra itxita dago Elgoibarko norantzan, eta Aittolakoa eta Olasokoa ere itxita daude.

Azken orduetako haizeteak hainbat ondorio eragin du errepideetan, eta une hauetan, zenbait bide itxita daude. Izan ere, erori diren zuhaitzen ondorioz, Azkarate mendateko bide zaharra itxi egin dute Elgoibarko norantzan. Era berean, Aittolako errepidea ere itxita dago, Otarre jatetxearen paretik gora. Olaso auzora iristeko bidea ere itxita dago, hainbat zuhaitz erori delako.

Horrez gain, Ibai Ondo kaleko gasolindegi ondoan beste zuhaitz bat erori da, baita Aitza baserri inguruan, Madariagan eta Azkaraten ere. Udalak adierazi duenez, brigadakoak lanean ari dira, egoera normaltasuna itzultzeko, eta arretaz ibiltzea gomendatu die herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide