Zapatuan itxiko dute bidezko merkataritzaren denda

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 09:25

Hilaren hasieran zabaldu zuten saltokia Torrezurin, eta herrialde pobreei laguntzeko asmoz, askotariko produktuak saldu dituzte, bitartekorik gabe.

Urtero bezala, bidezko merkataritzaren denda zabalik da Torrezuri erakustokian, jatorrizko produktuak bitartekorik gabe saldu eta herrialde pobreei garatzen laguntzeko asmoz. Hilaren hasieratik, askotariko produktuak erosteko aukera egon da saltokian, hala nola elikagaiak, dekoraziorako produktuak eta jostailuak. Bi astez zabalik izan ostean, zapatuan itxiko ditu saltokiak ateak. Bien bitartean, gaur 10:30etik 12:30era eta 15:00etatik 19:30era eta zapatuan 10:30etik 13:00etara bitartean irekiko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide