'Go!azen 6.0' ikuskizuna eskainiko dute gaur Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 09:17

Gaur, ostirala, 'Go!azen 6.0' haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute, Baztartxo antzokian. 18:00etan eta 20:00etan izango dira emanaldiak.

Gaur, abenduak 13, 'Go!azen 6.0' haurrentzako ikuskizuna ikusteko aukera izango da, Baztartxo antzokian. Bi emanaldi eskainiko dituzte ETB1ean ostiralero agertzen diren protagonistek. Lehen emanaldia 18:00etan izango da, eta bigarrena 20:00etan. 

Azken urteetan bezala, aurten ere umorea, musika eta dantza uztartuko ditu 'Go!aen 6.0' ikuskizunak. Basakabik udaro egin ohi duen bezala, ateak irekiko ditu gaur, Baztartxon. Aurten, ordea, aldaketa garrantzitsuak izan ditu Basakabik. Zuzendariak utzi egin du; Telmok kudeatzaile lanak egingo ditu. Ikasle berriak ere izango dira aurtengo ikasturtean. Zurik ez du ondo pasatuko udalekuetan. Gainerako ikasleen arteko istorioek jarraipena izango dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide