Jon Redondoren eta Olatz Legarzaren hitzaldiarekin amaitu du Gazte Geroak hitzaldi zikloa

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 13a, 12:00
Redondo, Zubizarreta eta Legarza.

Gazte Geroak antolatuta, 'Euskal Kirolariak Tokio 2020: Basque Team-en lana' izenburupean eman zuten hitzaldia Jon Redondok eta Olatz Legarzak, Elkargunean. hitzaldia emango dute ostegun honetan Azkoitian Basque Teameko koordinatzaile Olatz Legarzak eta Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendari Jon Redondok.

Atzo, osteguna, amaitu ziren Gazte Geroak antolatutako hitzaldi zikloak. Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak eta Olatz Legarza Basque Team taldeko koordinatzaileak eman zuten hitzaldia, Elkargunean. Hainbat gairi buruz aritu ziren bi hizlariak. 

Basque Team taldea 2007an sortu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Irrati Telebista erakunde publikoak. Fundazioak ez-profesionala, goi mailakoa eta goi errendimenduko euskal kirola sustatzea du xede Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak onartutako modalitate guztietan. Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, kirolariei behar dituzten baliabideak eta laguntzak emateko jaio zen Fundazioa. Besteak beste, egiten ari diren lanaz hitz egin zuten Azkoitian Legarzak eta Redondok.

Javier Zubizarreta alkateak aurkeztu zuen hitzaldia.

Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria.

Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide