Altzibar etorbideko bi garaje enkantera atera ditu Azkoitia Lantzenek

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 12a, 13:49

Azkoitia Lantzen sozietate publikoak enkantera atera ditu Altzibar etorbideko 4, 6 eta 8 zenbakietan kokatutako bi garaje ireki. Interesatuek urtarrilaren 31ra arteko epea dute proposamena aurkezteko.

Altzibar etorbideko 4, 6 eta 8 zenbakietan kokatutako 18 eta 30 zenbakidun garajeak enkanktera atera ditu Azkoitia Lantzenek. Marradunak eta irekiak dira garajeak, erdisotoko bigarren solairuan daude. 13,21 metro karratuko azalera erabilgarria du garaje bakoitzak.

Esleipena enkante bidez egingo du sozietate publikoak, eta proposamen ekonomiko onenak aurkezten dituztenei esleituko dizkiete garajeak. Gutxieneko prezioa 10.818,22 (gehi BEZ) eurokoa da. Informazio gehiago eskuratzeko Azkoitia Lantzenekin —udaletxean— jar daiteke harremanetan eta baita 943 85 71 51 telefono zenbakian ere. Halaber, Azkoitiko Udalaren webgunearen kontratatzailearen profilean argitaratuta dago informazio guztia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide