'Animales en apuros' eta 'Estafadoras de Wall Street' filmak eskainiko dituzte asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 11a, 09:00

Datorren asteburuan, 'Animales en apuros' eta 'Estafadoras de Wall Street' filmak ikusteko aukera izango da, Baztartxo antzokian. Ostiralean eta zapatuan ez da film emanaldirik izango, 'Go.azen 6.0' ikuskizuna eta 'Ispirit' euskal gospel taldearen emanaldia izango direlako egun horietan.

Animales en apuros eta Estafadoras de Wall Street filmak emango dituzte igandean eta astelehenean —ikuslearen eguna—, Baztartxo antzokian. Ostiralean ez da film emanaldirik izango Go.azen 6.0 ikuskizunagatik; zapatua ere ez dute filmik eskainiko, Ispirit euskal gospel taldearen emanaldiagatik.

Hori horrela, igandean 17:00etan emango dute haurrentzako Animales en apuros filma, eta 19:30ean, 18 urtetik gorakoentzako Estafadoras de Wall Street filma. Astelehenean, 20:00etan emango dute Estafadoras de Wall Street filma.

Estafadoras de Wall Street filma

 

Animales en apuros filma

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide