Gabonetako argiak, piztuta

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 5a, 18:24

Gabonak ate joka datoz, eta dagoeneko piztu dituzte herriko hainbat txokotan Gabonetako argiak.

Abenduan sartzearekin batera, hotzaz gain Gabon usaina ere ari da nagusitzen kaleetan zehar, eta horren erakusle dira dagoeneko piztu dituzten Gabonetako argiak. Herriko hainbat txokotan jarri dituzte argiak; Kale Nagusian eta Plazaberrin, adibidez. Eguberriak igaro arte, eguna amaitzearekin batera egunero piztuko dituzte herriko argiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide