Udalak lizitaziora atera du jubilatuen elkarteko tabernaren eta jatetxearen kudeaketa

Maxixatzen.eus 2019ko abe. 5a, 10:11
Jubilatuen elkartea.

Udalak lizitaziora atera du Plaza Ondo jubilatuen elkarteko taberna eta jatetxearen kudeaketa.

Azkoitiko Udalak Plaza Ondo jubilatuen elkarteko tabernaren eta jatetxearen kudeaketa lizitaziora atera du. Eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 18a izango da. Kontratuak bi urteko iraupena izango du eta urtero luzatu ahalko da beste bi urtez, gehienera guztira lau urte osatu arte.

Zerbitzuaren ustiapenak hainbat betebehar eskatzen ditu, besteak beste, erretiratuen eta pentsiodunen etxe osoaren garbiketaz arduratzea, taberna, kafetegia eta jatetxea zaintzea eta zerbitzua ematea edota jubilatu etxeko atezaintza zerbitzua eskaintzea.

Informazio guztia loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide